Edukira joan

Euskera erro eta gara

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskera erro eta gara Bittor Kapanaga euskaltzainak 1978an idatzitako liburua da. Bertan egileak euskararen erroen bila jotzen du, euskal hitz zaharrak osatzen dituzten erroak, haien esanahiak eta hizkuntzaren garabidea eta lorratzak ikertuz, bere metodo propioa erabiliz.

Lehen atalean, hitzaurre eta sarrera orokorraren ostean, egileak bere ustez euskal hitzen oinarrizko osagaiak diren fonemak aurkezten ditu:

Izatasuna Egintza Getasuna
Iz In Hil
Ar/Ur Uk U
Ga Gi Ge

Taulan ikusten den bezala, hauek hiru multzotan banattzen dira: Izatasuna adierazten dutenak, Egintza adierazten dutena, gehienbat aditzen osagarri, eta Getasuna edo edo gabezia adierazten dutena.

Ondorengo kapituluetan, egileak fonema horiek eta euren aldaerak aztertzen ditu, banaka banaka.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.